jueves, 19 de mayo de 2011

EKOLOGIA

EKOLOGIA

Beno irakurlok, azken testu hau azkena izango da, hau da, lanaren amaiera.

Kudeaketa iraunkorra
Genetikaren gaiaz pixkat urrunduz, Ekologiara urretatuko gara. Oraingoan Al Gorek, bere dokumental "Una verdad incómoda"-an jorratzen dituen gaiak batez ere.
Hasteko ondoko grafika aztertu dezagun:
(CO2)

Berotegi-efektuaklima berotzen duen prozesu natural bat da, Lurraren hartu-eman erradioaktiboan parte hartzen duena. Atmosferan dauden berotegi-efektu gasek sortzen dute, batez ere ur lurrunak , karbono dioxidoak CO2.. ozonoa (O3) eta beste gas batzuk. Ondorioz, eguzki-energia kopuru handiagoa geratzen da atmosferan harrapaturik, batezbesteko tenperaturak gora egiten du eta izpi kaltegarriak errazago erortzen dira Lurrera. Izan ere Eguzki izpiek ozono geruza lehen aldiz ondo igarotzen dute, baina lurrean errebotatzen dutenean, berriro zeharkatzeko adina indar ez dute, CO2 gehiegi metatuta dagoelako. CO2 maila adierazten du duela 400.000 urtetik orainaldira. Eta haren mailaren igoera azken hamarkadetan. Ikusi daitekenez duela urte batzuk arte, CO2 ren mailaren igoera ez zuen 300(ppm)-ra iritxi. Eta orain hori bikoizten ari gara. 
Marra urdinak
Xelebrea da, bi grafikak ia berdinak direla haien artean, hau da, zenbat eta CO2 gehiago egon airean orduan eta tenperatura handiagoak edukiko ditugu.
, Tenperaturen gorabeherak adierazten ditu mendeeta zehar. Eta baremo honek ere igoerak jasan ditu azkeneko hamarkadetan.
Azkenik, puntu hori gaur egun CO2 maila adierazten digu, eta 50 urte barru, berdin jarraitzen badugu, iruditik aterako litzateke .
Horrek, esan dudanez, ondorio latzak ekarriko lituzke, bai Lurraren klimaren aldaketa, ozono geruzaren suntsipena, eta beroak sortutako eraginarengatik poloak urtzen joango lirateke, urtzen ari dira, alegia.
Hauek , orain, izugarrizko bolumena okupatzen dute, batez ere, lurraren gaineko izotzak, eta hauek urtu ezkero, itsasoko maila ikaragarri igoko litzateke, orain ezagutzen ditugun lurralde asko eta asko urazpian utziz.
Horrez gain, poloetako izotzek, hotza mantentzen dituzte itsasoak eta haize-korronteak, beraz hauek urtzean, tenperatura askoz ere gehiago igoko litzateke.
Azkenik, izotz masak animali, pertsona eta landare askoren bizileku dira, desagertu ezkero, bizileku gabe geratuko liratezke. Ikusi izan dira, hartz polarrak izotz masen bila igerian joatean eta ezer ere ez aurkitzean, ito egin direla uretan.
Grafiko honek erakusten du Izotz-masen murrizketa 1970.urtetik.







BEROTEGI EFEKTUA KAUSAK ETA ONDORIOAK

 Zuhaitz mozkorrak deitzen zaizkie irudi hontako landareei. Horren arrazoia; zuhaitz hauek permafrostaren gainean hazten dira, eta tenperatura handiagotzearekin beti izotz bezala dagoen lurzoru mota hau guztiz urtzen ari da,beraz lurzoru hori lokatz moduan geratzen da, horrek zuhaitz hauen oinarria ahultzen dute (berez, permafrostaren ur izoztuan egoten direlako asentatuak).





Klimari dagokionez, gure planeta sistema bakarra da, Lurreko eremu guztian interkomunikatutak daude eta; Irudian ikusi daiteke nola ur korronteek duten eragina munduko alde batetik bestera.
    Poloetako ur korronte hotzek, ekuatorera habiatu eta horko klima hozten dute,  eta ekuatoreko ur korronte beroek poloetara habiatzen dira horien tenperaturak epelduz. Ur korronteekin gertatzen de bezala, beste gauza askorekin ere berdina gertatzen da, hala nola, haize korronteak. Beraz lurreko toki batean gertatzen den gauza bat, beste puntako lurraldeak ondorioak ere jasango ditu, eta poloen kasuan ondorioak latzagoak dira.
    Horrek ondorio nagusi bat dakar Ekologiaren esparruan:  Ekuatore aldean bataz besteko 2ºC handitzen bada, poloetan 7ºC-ko aldaketa da, eta horrek izugarrizko eragin negatiboa du






EKOLOGIA ETA GAINPOPULAZIOA
Ekologian eta zehazki  gizakiaren gainpopulazioa da, zenbat eta biztanleria gehiago orduan eta behar gehiago daude, beraz, naturaren esplotazio handiagoa, kontaminazio handiagoa  eta CO2-ren mailaren igoera handiagoa: kotxe gehiago, paper gehiago, janari gehiago etab... behar direlako.
EKOLOGIA ETA EKONOMIA
Aztertu eta ikusi behar den gaia Ekonomia da Ekologiaren munduan:
Egia da, ekologia suspertzea, prezio bat dakala gaur egun: kotxe elektrikoak garestiagoak dira, Kontsumo urriko bonbilak ere garestiago dira, Lurralde baten garapena naturaren esplotazioarekin ere zerikusia du, lehen gaiako produktuak lortzeko, Brasil eta Amanonaz basoaren kasuan  bezala . Horrez gain, biztanleriaren portzentai handia dagi gasolinaren salmentaren munduan lana egiten, edota asko kontaminatzen duten fabriketan lan egiten, eta hori murrizteak lanpostu asko galtzea ekarriko luke, beste gauzen artean.

Baina nik uste, bi hauen artean erabakitzerik ez dago, izan ere munduaren ongizatea eta beraz guztion ongizatea ez daka  preziorik, nahiz eta hasieran pixkat  garestia atera, luzera, mundua salbatu eta horko izaki bizidun guztien bizitza ziurtatuko genuke. Baina alderantziz egingo bagenu, kontaminatzen jarraitu dirua ez galtzearren, zertarako balioko liguke, gero mundu osasuntsu bat ez izatearekin? Edo kasu okerrenean, bizi ezin genukeen mundu bat izatearekin?
Zeuek erabaki...
KYOTO ITUNA

Wikipediak dioen bezala,
UNFCCC-ren nazioarteko ingurumen protokoloa da, eguratseko berotegi-efektu gas kopurua estabilizatzeko helburua duena sistema klimatikoarekiko interferentzia antropogeniko arriskutsua galaraziko duen mailara.

Protokoloare zereginetako bat 6 gas taldeen maila murriztea da , hala nola karbonoa, metanoa etab..
Protokoloa
1997ko abenduaren 11n onartu zen, Kioto hirian egindako biltzarrean (Japonian). 2005eko otsailaren 16an sartu zen indarrean, 2004ko azaroan Errusiak onartu ondoren.
Kiotoko protokoloa betetzearen emaitzak:Berotegi efektua eragiten duten gasen isurketak gutxitzea, klima aldaketarik ez egotea,airearen kalitatea hobetzea,berriztagarriak ez diren baliabide energetikoak aurreztea, izan dira beste gauza askoren artean. (info)Gizakiak baditu baliabide zientifiko, tekniko eta industrialak karbonoaren eta klimaren arazoak konpontzeko.
Hori egia da, izan ere web honetan aurkitu ditzazkezue arrazoiak;
http://www.madre-gea.com/2008/08/cuas-para-reducir-el-co2.html

Baina gehienetan motibazio eta interes falta dira hori ez egiteko, edo kasu batzuetan alferkeria hutsa. Askotan erosoago egiten zaigu kotxea hartzea bizikleta baino, 30' ko dutxa egitea, 10'koa baino, etxeko argiak piztutA uztea itzaltzera altxatzea baino, horri zurietan idaztea erabilitako orrietan baino, politagoak eta azkarragoak diren kotxeak erostea, labadora merkeena, etab...
Baina gauza txiki hori guztietan dago aldaketa. Gure esku dago.
Beno hau izan da nire lana, ta espero det gustatu izana.
Ikusi duzue gaur egun bai ekologia eta bai genetika izugarrizko garrantzia dutela gure bizitzan.




Irudi hauek ,labur esanda, CO2-ren mailaren igoera azken urteotan . Gorabehera txiki horiek beti izan dira normalak (urtaroen oszilazioengaitik), baina gure kontaminazioarekin eta landa-esparruen murrizketarekin CO2 maila izugarri igo da (media) , azken urteotan.

Eta horrek Berotegi efektua deituriko prozesua areagotzen du:
Baina gehegizko efektu hau, CO2 mailaren igoerarengatik,arriskuan jartzen ditu


Aipatu dudan bezala, ondorio latzak dakar honek, eta hurrengo grafikoetan hori baieztatuko dut:
Beheko zenbakiak urteak (x1000) esan nahi dute: 400= duela 400.000 urte
Marra gorriak

miércoles, 18 de mayo de 2011

GENETIKA II

PGD (Preimplantation Genetic Diagnosis)

PDG Gizakien ADNa eta enbrioiak,karakteristika jakin batzuk dituztenak selekzionatzeko eta akats genetikoa dakartzatenak eliminatzeko , aztertzen dituen ikasketa da. Hau da, ez dute ADN ezertarako MODIFIKATZEN. Bakarrik AUKERATU egiten dira behar diren ezaugarriak dituzten enbrioikBatez ere In vitro fekundazioetan erabiltzen da, enbrioiak umetokian ezarri baino lehen.
Prozesua:
Emakumeari tratamendu hormonal bat egiten dio, obulazioa estimulatzeko.
Ondoren,obuluak baginatik ateratzen dira (anestesiarekin). Gizonezkoaren semenaren muestra bat hartzen dute. Horren ondoren, laborategian obuluaren fekundazioa egiten da.
Zelulen analisi baten bidez, enbrioien kromosomak behatu eta gaixoak osasuntsuetatik bereizten dira. Osasuntsuak aukeratzean haurdunaldia ondo garatu dadin posibilitateak gehitzen ditu. Enbrioiak gutxigorabehera 8 zelulaz osatuta egon behar da. Zelula horietako bat hartu eta analisia egiten dute.
Egun batzuk igaro ondoren, enbrioi osasuntsuak emakumearen umetokian sartzen dira.


Síndrome de Angelman Enfermedad de Canavan , Enfermedad de Charcot-Marie-Tooth , Daltonismo , Síndrome de Down ,Síndrome de Edwards , Espina bífida Fenilcetonuria , Fibrosis quística , Hemofilia , Síndrome de Joubert , Síndrome de KlinefelterHYPERLINK, Neurofibromatosis , Enfermedad de Pelizaeus-Merzbacher , Síndrome de Patau , Síndrome de Prader-Willi , Enfermedad de Tay-Sachs , Síndrome de Turner etab...Gaixotasun gehiago hemen aurkitu ditzazkezue: (Gaixotasun) 



Haurdunaldia errazago gauzatu eta ondo garatu dadin: obulu osasuntsuenak aukeratzen dituzte.Hau egiten dutenek arazoak izaten dituzte normalean haurdun geratzeko eta aborto asko dituztenentzako 
 
Giza genoma proiektua(+INFO)

Gizakiaren genoma osoa ezagutuz, honako helburu hauek lortzeko 1990. urtean hasi zen proiektua da.:
Bere teoria ez da okerra baina bai, ordea, osatu gabea: izan ere, Hautespen Naturala gertatzeko, ezaugarri desberdinak espeziearen barnean egon behar da. Ugalketa Sexuala ez ezik, ezaugarri horiek agertzea bultzatuko duen zerbait egon behar da: Mutazioak.
Mutazioak
 
"Akats" hauek horrela jokatuko zuten eboluzioan:
Beraz, Darwinen teoria osatuz, eboluzioa mutazioak eta ugalketa sexualak eragindako Hautespen Naturalaren ondorioa da.
noizbehinka 'ezberdin' bat jaiotzen da espeziean, mutazio sinple batek eragindako ezberdintasun txiki bat . Jaioberri hori gurasoak baino hobeto egokitzen bazaio inguruari, mutazioa txiki hori arrakastatsua izango da, eta belaunaldiz belaunaldi transmitituko da; denboraren poderioz, mutazio hori dutenek egingo dute aurrera. GEO (Genetikoki Eraldatutako Organismoa)Ingeniaritza genetikoko teknikak erabiliz bere material genetikoa eraldaturik duen izaki biziduna da, hala nola, elikagai transgenikoak. 


Prozesu honek hainbat onura eta kalteak ditu elikagai transgenikoen kasuan, eta horregatik eztabaida handia dago gai honen inguruan.
Onurei dagokienez, honako hauek aurki ditzakegu:
Kontsumitzaileentzat:
Nekazarientzat:
Elikagai transgeniko batzuen erabilerak, produktu kimiko askoren erabilera murriztu du .
Elikagai hobeak eta kopuru handiagoak sortu, izan ere, gen jakin bat aldatzean elikagai horren ekoizpena urteko edozein urtarotan egin daiteke.
Elikgaiaren kalitatea hobetzen du generalean,haren tamaina zaporea hobetzen da, ezaugarri nutritiboak ezartzen zaizkio.Gainera txerto gisa jokatu dezaketen elikagaiak ere egiten ari dira*.Gainera, normalean elikagai transgenikoak kopuruz handiagoak izatean, oso merkeak dira.
Esan dudan bezala, kaltegarriak ere dira modu batean:
Elikagaiek substantzia toxiko gehiago daramate, horietaz kaltetuak ezn izatean, nekazariek substantzia toxikoak botatzen dituzte arduratu gabe.
Ingurugirorako ere kaltegarriak dira: biodibertsitatea arriskuan dago intsektoei erresistentgzia aldatzen delako.
Azkenekoa, eta garrantzitsuena, garatzen ari diren lurraldeetan izugarrizko kalteak dakarte: garatutako lurraldeak hor ekoizten dituzte haien produktuak (GEO) erabiliz, beraz, merkeago dira eta gehiago saltzen dituzte, erdi garatuta edo ez-garatuta daudenek, ordea, ez dakate teknologiarik organismoak genetikoki eraldatzeko, beraz lurralde horietan saltzen diren produktuak gure lurraldeetako elikagaiak dira. Modu honetan, horko nekazariek ia ez dute ezer saltzen , ez daukate dirurik ezta, beraz, garatzeko aukerarik, haien lurraldeak geroz eta gehiago pobretuz.
(*) Adibide esanguratsuen artean txerto gisa jokatzen duten fruitu eta barazkiak dira. Hauen helburu nagusia garatu gabeko luraldeetako jendea gaixotasunengandik babestea da, urtero urtero miloika pertsona hiltzen dira gaixotasun horiengandik eta.
Txerto arruntak ordezkatzeko garatu nahi diren landareek, kantitate bat jan ondoren, gaixotasun jakin baten aurrean babes iraunkorra eman behar dute. Elikagai hauek, erantzun hori martxan jartzen duten antigenoak dituzte.
Antigeno horiek gaixotasuna eragiten duten mikroorganismoek edo toxinek edukitzen dituzten proteinak dira.
Gaitza infekzio-eragile osoak sortzen duen arren, batzuetan, zati proteiko hori nahikoa da erantzun immunea lortzeko. Beraz, proteina horiek dituzten landareak guztiz seguruak izango lirateke, ez baitute gaixotasuna eragiteko inolako arriskurik (txertoak bezala).
Hau diote Zientzia.net-eko idazlariek "zati antigenikoa bakarrik daramate, landareen birusek ez diote eragiten gizakiari, ez dute teknologia berezirik behar hazteko, behar diren tokian ekoitz daitezke, ez dira hotzean gorde behar, oso egonkorrak dira, ez da xiringa esterilik behar, landare berak gaixotasun bat baino gehiagorako antigenoak eduki ditzake, ziztadei beldurra dietenentzat aproposak dira... Finean, merkeagoak eta seguruagoak dira; behintzat, hori da egileek diotena. "

 
(+INFO)
Metodo hauek ere aplikatzen dira, hala nola, animalietan (esne gehiago ekoiz dezaten, arkumeen kasuan, edota giza intsulina jaria dezaten etab..)
 
 
Bukatzeko, eta ikusi duzuenez, azken urteotan Biogenetikak, Ingenieria Genetikoak etab... aurrerapen izugarriak izan ditu, batez ere , gure bizitza osasuntsuagoa eta errazagoa eginez. Informazio gehiagoren premian sentitu bazara, sartu hemen:
http://descartes.cnice.mec.es/edad/4esobiologia/4quincena8/pdf/quincena8.pdf
Injinerutza genetikoa eta patenteakZientzia hontan askotan aipatuak izan dira patenteak, hau da, zerbait asmatu edo aurkikuntza bat egin duenari, aurkikuntza horren onurez bera bakarrik balia daitekeela adierazten duen agiria da, estatuak emanda.Patenteak oso garrantzitsuak dira
Nire ustez patenteak onuragarriak dira, alde batetik, aurkikuntza hori edo inbento horren erabilera maltzurrak ez egoteko, babestuak daude eta, izan ere eskubide ekonomikoak daude.
Baina beste aldetik, alde txarrak ditu, izan ere, aurkikuntza hori erabili edo horretan lanean jarraitu nahi bada, asko ordandu behar zaio aurkitzaile edo inbentoreari.

Zilegi diren edo ez, eztabaida asko daude. Nire ustez gauza batzuk , inbenzioak adibidez, patentatzea ondo egongo litzateke, izan ere zure lana da. Eta patenteak geneekin zerikusian, bada, aurkitzaile horrek aurkikuntza horren gainean eskubide batzuk eduki beharko lituzke, baina ez aurkikuntzaren eskubide GUZTIAK.
Zelulen geneetan gertatzen den aldaketa , sarritan karaktere berri bat agertarazten duena eta aldaketa izan duen zelularen ondorengo guztietara transmititzen dena
Gai honi buruz eragin gehiena izan zuena Charles Darwin eta bere eboluzioaren teoria izan ziren. Honek zioen eboluzioa Hautespen Naturalaren ondorio dela, hau da, ingurunera hobetoen egokituta zeuden izaki bizidunek, aurrera jarraituko dutela, izan ere, besteek, hain ondo egokituak ez daudenak, desagertuz joango lirateke. Egokitzapen hori UGALKETA SEXUALAren bitartez sortuko zen: bi gurasoen geneak nahasten dira ugalketa mota honetan, ezaugarri batzuen konbinazio berri bat egoteko aukera emanez. Konbinazio hori ingurunera hobeto egokitzeko aukera ematen badu, hori izango da belaunaldiz belaunaldi transmitituko den ezaugarria, izan ere, ezaugarri hori ez duten beste guztiak desgertuz joango lirateke (janari gabe gelditu, ugaltzekon beste izaki bat ez aurkitzeagati, etab...).
Gaixotasunekinn ere zerikusia duen beste kasu bat izan daiteke jaiotako ume batek duen gaixotasuna sendatuko duen haur bat hautatzea, labur esanda, gaixo dagoen ume bat sendatuko duen anai-botika. Hemen irakurri dezakezue kasu bat: KASUA
 
http://www.sentirypensar.com.ar/nota126.html

Teknika hau oso erabilgarria da , batez ere, gaixotasun genetikoak saihesteko, eta belaunaldiz belaunaldi transmititu ez daitezen.Izan ere gaixotasun baten sorrera geneetan idatzita dago. Enbrioiak genee hori jaso ez badu (gurasoen kromomosomen gatik. Ikus MEIOSIA )   enbrioi hori aukeratu egingo da. Horrela, gaixotasun hori ez du jasango eta ezta transmitituko ere.Honako hauek dira ezagutzen diren gaixotasun genetiko ezagunenak:

Giza gene guztiak identifikatzea.
Gizakien ADNa osatzen duten base-.bikoteen sekuentzia egitea.
Informazio hori guztia datu-baseetan biltzea.
Datu guztiak aztertzeko tresna egokiak garatzea.
Eskuratzen den informazio guztia erabiltzeko oinarri etikoak, sozialak eta legalak jartzea.
 
Eboluzionismoa eta mutazio genetikoa
 

martes, 17 de mayo de 2011

GENETIKA I

GENETIKA



Herentziari dagozkion fenomeno eta legeak aztertzen dituen biologiarenn atala da Genetika, Elhuyar hiztegi modernoak dioenez. Wikipediak, aitzitik, Genetika

 (+INFO)

 

Genetika berez, historiaurretik baino lehenagoko gauza da, baina genetikaren zientzia Gregor Mendel-i esker hasi zen. Oso labur esanda,bere saioen bidez organismoen ezaugarriak modu diskretuan heredatzen zirela frogatu zuen. Eta hori izan zen Genetika zientzia suspertu zuen aurkikuntza.

Horrek, izugarrizko eragina izan du gaur egungo pentsakeran, askok diote geneen garaian gaudela, edo bestela esanda, iraultza genetikoa gertatzen ari dela. Zergatik ote?

Lehenengo eta behin, nork ez du entzun gene bat ezaugarri jakin bat aldatu duela: guraso batzuek haien umearen sexua aldatu, gaixotasun bat eragingo duen gene bat modifikatu, etab...

Izan ere, gure ezaugarri asko eta asko gure Zelula guztietan dagoen kromosometako geneetan idatzita dago, eta gure gizartean dagoen arazo asko konponduko lituzke eta konpontzen ditu.

 

Hemen daude kasu batzuk:
http://www.elpais.com/articulo/sociedad/limites/hijo/carta/elpepisoc/20011014elpepisoc_3/Tes
http://www.parasaber.com/familia/educar-ninos/nuevas-familias/otros/articulo/hijos-carta/4900/



Geroz eta gehiago kasu aurkitzen dira . Eta horrek hainbat ondorio ekar ditzake:http://www.venelogia.com/archivos/1531/
biologiaren diziplinetako bat izaki, izaki bizidunetan dagoen aldakortasunaren eta herentziaren zientzia dela dio.
Gaixotasunei dagokienez, ondorio onuragarriak izango lirateke. Bai, elikagai transgenikoak,Intsulina ekoizten dituzten behiak, bai haur-botikak: bere anai arrebaren gaixotasun kroniko bat sendatuko duen haur bat, laboratebian aztertu eta hautatua.







  

 
Azido desoxirribonukleikoa (sarri DNA edo ADN siglekin laburtua)

Are gehiago, zertaz dago osatua DNA-katea?

Ikuspuntu kimikotik DNA


[1] azido nukleiko mota bat da, organismo bizi guztien funtzionamendu eta garapenaren informazio genetikoa duena eta bere transmisioaren erantzuleanukleotidoen polimero bat da, hau da, polinukleotido bat. Polimero bat elkarrekin lotutako unitate sinple askoz osatutako konposatua da. DNAn bakoitza nukleotido bat da, eta aldi berean nukleotido bakoitza azukre (desoxirribosa), base nitrogenatu (adenina→A, timina→T, zitosina→C edo guanina→G) eta fosfato talde batez osatuta dago,DNA-re  base nitrogenatuen sekuentzian dago zelulak nola funzionatu behar duen adierazten duen informazioa, hau da mezu genetikoa. Gainera, DNAk izaki baten proteina guztien sorketa burutzeko beharrezkoa den informazioa du. Proteina baten eraketa gidatu eta horrela KARAKTERE bat zehazten duen DNA zati bakoitzari GENE deitzen diogu

 

 
Laburbilduz, gu geuk, oso konplexu diren lotura eta komposatu KIMIKOZ eta horien prozesu FISIKOZ eratutako gizakiak gara

Prozesu Fisikoa:



 




Eta informazio hori interpretatuko dituztenak ERRIBOSOMAK izango dira, Kromosoman DNAren(bi kate elkarturik) tranksripzioa egin ondoren RNA deituriko kate bat sortuko du (kate bakarra). Erribosomek base-nitrogenatu hirukoteka(kodoika), itzuliko du informazioa. Kodoi mota(base nitrogenatuen sekuentziaren arabera) bakoitza, aminoazido bat kodifikatzen du. Beraz kodoi horien arabera, aminoazidoak ekarri eta elkarri lotuko dira. Proteinak osatu arte.



HOBETO ESPLIKATUKO DUEN BIDEOA:

. Eta esan dudan bezala, gene bakoitza bestearengandik desberdinduko duena, BASE NITROGENATUEN sekuentzian dago.
Kasu pila bat aurki ditzakegu, eta geroz eta eraginkorragoak gure osasunerako, hala nola txertoen antzera jokatuko luketen elikagaiak etab...

Baina NON dago muga?

Hor sartzen dira ondorio kaltegarriak, ETIKARI dagozkienak, alegia.Orain,lehen etikoak kontsideratzen ez genituen gauzak onartzen ditugu. Aurrerapenei esker orain gure seme-alaben ezaugarri fisikoak aukeratu ditzakegu: begi urdinak izatea, intelegenteagoa. Honek gizaki perfektuaren bila joatearen ondorio da.Oraingoz hori ez dugu onartzen, baina nork esango digu ea berdin jarraituko duen ? Beste alderdi bat, klonazioa da, guztiz inmorala gaur egun. Baina oraingoz dauden aurrerapenekin lortu dute animali bat klonatzea, zergatik ez gizaki bat? Argi dago, norbaitek, ez urte askoren barru, tentazioan erori eta hain ezinezkoa ikusten dugun klonazioa egin eta ideia hori munduan zehar zabalduko du,klonazioa gauza onargarriagoa eginez.

 

 

 
Gizakia: fisika ala kimika?Galdera hau, askok galdetzen dutena da. Zer gara fisikoak ala kimikoak?

Nire ustez galdera horren erantzuna hau izango litzateke: Biak



Kimikoa dela esaten det, gure ezaugarri guztiak gure kromosometan idatzita daude. Eta kromosomak DNAz eta proteinaz osatua daude. Eta zer da DNA?

lunes, 16 de mayo de 2011

Blog-aren edukiak

Genetika

Gizakia: fisika ala kimika?

PGD (Preimplantation Genetic Diagnosis)

Giza genoma proiektua

Eboluzionismoa eta mutazio genetikoa


Injinerutza genetikoa eta patenteak

GEO (Genetikoki Eraldatutako Organismoa)

Kudeaketa iraunkorra
Irudi baten azalpena eman


Zergatik da hain esanguratsua izotz-masa handien urtzea? (40:25)
  Klimaren ikuspuntutik gure planeta sistema bakar eta osoa da. Zer esan nahiGiza-biztanleriaren hazkunde izugarriak eraginik ba al du ingurugiroan?
Zuhaitz mozkorrak.

du honek?

  Kyotoko ituna.
Ekonomia ala ekologia.

 grafika baten azterketa
Gure MGZ-ko irakasleak  lan teoriko bat eskatu digu, 3. ebaluazio hontan landu ditugun gaien inguruan. Aurkibidea hemen aurki dezakezue, zertan datza hobeto ikusteko
Iraultza genetikoa